martes, 6 de diciembre de 2011

Gabon Kantak!

Gabonak hurbiltzen direnez, gabon kanta batzuk bilatu ditut gure umeekin abestu dezagun:














Abesti hauez gain beste hainbat gabonen kanta letrak aurki ditzakezue Camaléo web gunean.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Doktor Do Re Mi eta Beneizebra

Oskorri taldeak hainbat diska argitaratu ditu eta horietako batzuk umeentzako zuzenduta. Azkenengoa Doktor Do Re Mi eta Benedizebra eta abesti hauek osatzen dute:

1.- Bat, bi, hiru, lau
2.- Maritxu berritsu
3.- Maria goikoa
4.- Nik baditut zapatillak
5.- Runkuttunku zapatillak
6.- Do, re, mi
7.- Hakio, hakio miren gogotik
8.- Señor maestro
9.- Trontxolari
10.- Euria dakar
11.- Barku zaharrian jun
12.- Honek ta honek
13.- Txolin, txolin barbero
14.- Atso zaharraren atorra zaharra
15.- Adi zan neska
16.- Ale arraunean
17.- Ttunkurrun ttunkurrunera
18.- Benedizebra
19.- Marikita, mutxatxa
20.- Eragiozu
21.- Oiloa galdu zaio
22.- Txalopin-txalo
23.- Zaldiko plazan           

Hemen uzten dizuet abesti horietako baten bideoa:


lunes, 21 de noviembre de 2011

Zertarako dira onuragarriak kantak?

Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.


Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.


Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.


Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Olgeta-kantak

Arre-arre mandoko

Umea altzoan dagoela jauzi txikiak eraginez egiten kantatzen da, amaierakoa handiena.

Gernika
Txinkirrikitxin


Zotz egitekoak
Amoroto
Informatzaileak 2002an 80 urte pasa zituen

Atxija-motxija (azalpena)


Atija-motxija (kanta bera)
(ez daki amaitzen)



Arrasate
Informatzaileak 23 urte edukiko zituen 2006an

Arriola-Marriola



Olgeta kanta hauek interesgarriak iruditu zaizkit, gero eabiltzeko. Hauek topatu dudan blogan beste abesti interesgarri batzuek ere badaude.

martes, 8 de noviembre de 2011

Lo Kantak

Haurrengan lo kantak duten garrantzia azaltzeko beste blog batean aurkitutako hausnarketa txikitxo hau uzten dizuet:
Haurrei loaldia errazteko ipuinak kontatzen dizkiegu eta sehaska kantuak kantatzen diegu. Honela, haurrak lasaitu egiten dira eta gainera helduon eta haurtxoen arteko lotura eztutzen dugu. Lotara joateko unea oso garrantzitsua da eurentzat eta guk, guraso nahiz irakasle izan, une horri merezi duen garrantzia eman behar diogu. Baina askotan ez diogu ematen.
Bizi garen garai honetan, daramagun bizitza erritmoa dela eta, (edo hala uste dugu) halako kontuei garrantzi gutxi ematen diegu, baina helduko da momentua ezen geure ondarea berrezkutatzera behartuta egongo garen eta beraz, hobe dugu gure altxorrak zaindu eta gordetzea, geure ondorengoek eskertuko digute egindako lana eta. Ondorengo horiek gaur eguneko haurtxoak ditugu, has gaitezen gaurtik ikasten beraz.
Hiart Kabrera Ansola
Hona sehaska kantak uzten dizkizuet zuek ikasi eta erabili ahal izateko:

lunes, 31 de octubre de 2011

Musika Klasikoa

Adituek diotenez, musika klasikoa haurren garapenerako oso onuragarria da. Musika mota hau haurrak estimulatzen ditu euren garapena sustatuz.

Sarean, gaiari buruz topatu dudan artikulua:

Diversas investigaciones han demostrado que la música tiene una beneficiosa influencia en el cerebro del bebé. Estimula su desarrollo intelectual y creativo, además de ayudar a calmarles y a dormir más tranquilos.

Además, un nuevo estudio afirma que a los cinco meses los bebés ya tienen muy buen oído para la música clásica pudiendo distinguir entre piezas alegres o tristes.

Investigadores de la Brigham Young University (Estados Unidos) encontraron que, aunque fueran todavía muy pequeños para hablar, 96 niños de entre 3 y 9 meses reaccionaban diferente a una melodía alegre como la Novena Sinfonía de Beethoven que a una melodía triste o melancólica como la Séptima Sinfonía del mismo autor.

Las melodías alegres consistían en piezas en tonos mayores con frases cortas o estructuras que se repetían con tiempos y melodías más rápidas, mientras que las tristes eran en tonos menores y melodías más pausadas.

Desde luego, los niños no dejan de asombrarnos. Este tipo de estudios no hacen más que confirmar el gran poder de comunicación emocional que tienen los bebés, que incluso antes de comunicarse con palabras son capaces de procesar información relacionada con los estados de ánimo.

Por su parte, como no son capaces de decirlo con palabras, las expresiones faciales y las conductas corporales de los bebés son las que han permitido evaluar las conclusiones del estudio, lo cual indica la importancia que debemos darle al lenguaje gestual de nuestro bebé para llegar a comprender mejor sus emociones.  


Haurrentzako musikako adibide bat aurkitu dut Podomasten.